Aitortza telefonikoa

Aitortza telefonikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aitortza-telefonikoa/@@download/image/2010466404Aitortza_telefonikoa.jpg
2012/12/13
berria
"Informazioa nahi baduzu, sakatu 1; konfesatu nahi baduzu, sakatu 2; beste aitortza batzuk entzun nahi badituzu, sakatu 3". Halaxe dio Frantzian Eliza Katolikoak martxan jarri duen Jaunaren Lineak. Minutuko 34 zentimo ordainduta, katolikoek beren bekatuak onar ditzakete telefonoz eta horien zama gainetik kendu. Zama besterik ez, benetako barkazioa apaizak soilik eman baitezake bertatik bertara. Ba, guk nahiago dugu zentimo horiek aurreztu eta infernura joan!