Aitor Sarasua bertsolariari agur

Aitor Sarasua bertsolariari agur Gaixotasun luze baten ondorioz hil da, 51 urterekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aitor-sarasua-bertsolariari-agur/@@download/image/jarraia159310.jpg
2018/11/15
berria

Bob Edme

Gaixotasun luze baten ondorioz hil da, 51 urterekin.
Aitor Sarasua bertsolariari agur

Aitor Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1967ko ekainaren 21a - Itsasu, 2018ko azaroaren 14a) zendu da 51 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. 1990eko hamarkadan aktibo jardundako bertsolaria eta 1998az geroz plazetako bertsolaritzatik urrundua, Bertsozale Elkartean lanetan ibili zen, bereziki Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkartean, Lapurdira bizitzera joan zenean.

Jon Sarasua bertsolariaren anaia zen. Gaztetatik eskolarteko txapelketetan ibili zen, eta txapelketa askotan izan zen partaide. Osinalde eta Xenpelar sariketetako finalista izan zen.

Bestalde, bertso jarri musikatuekin diskoa kaleratu zuen, Jon Sarasua anaiarekin batera, 1995ean: Fauna txiki bat bertso berritan.