Aitor Ortizen obra Munichen ikusgai

Aitor Ortizen obra Munichen ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aitor-ortizen-obra-munichen-ikusgai/@@download/image/20123228743Ortiz_alemania.jpg
2012/12/13
berria
Gaurtik maiatzaren 5era bitarte ikusgai izango da Municheko Nusser & Baumgart galerian, Aitor Ortiz bilbotarraren obra. Argazkilaritza, arkitektura eta argi elementuen arteko harremanen emaitza ikusgai da bere lanean.



Euskal Herriko argazkilari ezaguna da Aitor Ortiz, arkitekturari eta espazioaren azterketari lotutako lanengatik, batez ere, bere obran argazkigintza, arkitektura, eskultura eta argi elementuen fusioa antzeman ditekeelako.
Aitor Ortiz bizkaitarraren obraren emaitza paisaia misteriotsuen eraikuntza da eta errealitatean ez dauden espazioak ere sortzen ditu. HartjeCantzen eskutik, guztira 200 orriko ilustrazio katalogoa eskuragarri dago, aurretik Bilboko Guggenheim museoan eta Estokolmoko Argazkilaritza Suediarraren museoan publikatutakoarekin.