Aitor Irigoien: "Haikuek hitz gutxirekin sakoneko sentimenduak iradokitzeko gaitasuna dute"

Japoniako literaturara hurbildu eta haiku olerkiak oinarri hartuta, ‘Islak’ (Arabako Foru Aldundia) izeneko bilduma plazaratu du Aitor Irigoien (Getaria, 1983) idazleak.
Zer da haikua?
Japoniar jatorriko olerki laburrak dira. Hitz, esaldi gutxirekin, egoera edo paisaia bat azalduz adibidez, sakonagoko zerbait islatzen ahalegintzen diren olerkiak. 2010ean, Yolanda Arrietak literatura-sorkuntza tailerra eman zuen herrian, eta han izan nuen haikuen berri. Hasieratik izugarri gustatu zitzaizkidan. Badute zerbait berezia.
Hain poema laburretan posible al da gogoeta sakonak plazaratzea?
Nik uste hori dela, hain justu, haikuen xarmaren edo magiaren sekretuetako bat. Azaletik, hitz gutxirekin, sakoneko sentimenduak iradokitzeko duten gaitasuna.
Zure sentimenduak edo iritziak plazaratzeko modurik onena da poesia idaztea?
Nik nagusiki iritzi artikuluak idatzi izan ditut, eta iritziak edo pentsamoldeak azaltzeko oso eroso aritzen naiz horrela. Olerkiak zerbait pertsonalagoa iruditzen zaizkit, espero gabe barnetik ateratzen zaizkizunak.
Zer ekarpen egiten dio haikuak zure idazteko beharrari?
Lehen aldia izan da haikuak idatzi ditudala, eta izugarri gozatu dut. Artikuluetan luze eta argudioak erabiliz idaztetik, haikuek labur eta iradokiz, hitz jokoak erabiliz idazteko aukera eman didate: adierazteko beste modu, prozesu bat.
‘Islak’ da argitaratzen duzun lehen liburua. Zein izan da egindako bidea?
2010 eta 2011 urteen artean, haiku ugari idatzi nituen, agian bizipen asko nituelako kontatzeko. Gustura geratu nintzen egindakoaz eta Pako Aristi eta Yolanda Arrietari bidali nizkien, euren iritzia ezagutzeko. Biek animatu ninduten, esanez lan txukuna zela. Orduan, bi aukera nituen: olerkiak apalean utzi, edo mugitzen ahalegindu. Bigarrena hautatu nuen, eta argitaletxeekin saiatu nintzen, baina ez zen ezer atera. Hala ere, aholku interesgarriak jaso nituen eurengandik, eta olerkiak osatuta, hainbat literatura lehiaketara aurkeztu nintzen. Eta Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen Ernestina de Champourcin lehiaketan irabazle izateko zortea izan nuen. Eta horren ondorioz liburua argitaratu didate, horrela nire ametsetako bat betez.
Nola egituratu duzu zuk zure bilduma?
Guztira 120 olerki dira, hiru ataletan banatuta: egunsentia, arratsa eta ilunabarra. Horiek egun bat osa dezakete, edota bizitza bat. Egun (edo bizitza) bateko egoerak islatzen ahalegindu naiz, onak zein txarrak, biak gauza beraren parte direla azpimarratuz.
Zer isladatu nahi izan duzu bertan?
Gai anitzak jorratu ditut: haurtzaroko oroitzapenak, gai pertsonalak, sozialak, gatazka eta injustiziak, existentziari eta heriotzari buruzkoak, maitasuna, maitemina… Denetarik aurki daiteke liburuan.
Zein puntutaraino baldintzatzen du adierazi nahi duzuna poema egitura bat edo beste aukeratzeak?
Nire iritziz, zerbait adierazteko edozein poema egitura erabili dezakezu, eta era berean, poema egitura batek gauza desberdinak adierazteko aukera ematen dizu. Norberari une bakoitzean irteten zaion moduan idaztea da garrantzitsuena.