Aitor Goikoetxeak Berri Txarrak utzi du

Bateria jotzaileak igandean jo zuen azkenekoz Berri Txarrakekin, Gasteizen. "Berri Txarrak-en 16 urtez hainbeste bizipen, ilusio eta kilometro elkarrekin bizitu ostean, erronka eta bide berriak jorratzeko momentua iritsi da", adierazi du Goikoetxeak. Kuraia eta DUT taldeetan ibilitako Galder Izagirre hondarribiarrak hartuko du bere tokia.
"Berri Txarraken ziklo bat itxi eta berria irekitzeko prest gaude", azaldu du taldeak. Bestalde, zorterik onena opa diote Aitor Goikoetxeari eta taldearen sorreratik hona eginiko lana eskertu dute.
Taldeak urrian ekingo die berriz ere kontzertuei.