Aiton-amon bahitzaileak

Aiton-amon bahitzaileak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aitonamon-bahitzaileak/@@download/image/2010351153Speyer.jpg
2012/12/13
berria
Aiton-amon bahitzaileak
Speyer Alemaniako mendebalean dago. Bertako 60 eta 79 urte bitarteko lau aiton-amon epaitu berri dituzte, finantza aholkulari bat bahitu eta jo izana leporatuta. 56 urteko gizonezkoa auto baten maletategian sartu omen zuten, Chieming hirira eraman eta dirua haien banku kontuan sartzea eskatu zioten. Bahitutakoa ihes egiten saiatu zen unean, aiton-amonetako batek bi saihets hautsi zizkion. Hala ere, finantza aholkularia poliziari deitzeko gai izan zen eta lau aiton-amonak atxilotu zituzten. Defentsako abokatuak epaiketan argudiatu duenez, auzipetuek 2,5 milioi euro galduta, “etsipenak jota” jokatu zuten.