Aitaren barrabilak

Zenbat eta barrabila txikiagoak izan, orduan eta gehiago arduratzen da aita seme-alaben hezkuntzaz. Horixe Emoryko Unibertsitateko (Atlanta, AEB) ikerlariek egindako ikerketaren ondorioa. Hainbat gizonen aktibitate neuronala aztertu dute, haurren argazkiak ikusten zituzten bitartean, eta antza, koskabilo txikiak dituzten gizonen burmuina aktiboago aritzen da egoera horretan barrabiltzarrak dituztenekin alderatuta.