'Aitarekin bidaian' antzezlana ikusteko lau sarrera zozketatuko ditugu

Hika Teatroa taldearen obrak Donostia Hiria Antzerki Saria jaso du eta hilaren 27an, larunbata, 21:00etan, antzeztuko dute Victoria Eugenia antzokian. GAZTEZULOk bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko honako galderari erantzun behar diozu: Zer telesailetan ageri zen Jose Ramon Soroiz lehendakariaren larruan. Bidali mezua gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin, astearte eguerdia baino lehen.
Zahartzaroari buruzko istorio gordin eta era berean hunkigarria da 'Aitarekin bidaian'. Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza aita-semeen larruan ari dira oholtza gainean. Ama hil berritan, Alzheimerrak jotako aita zaindu beharko du semeak, eta orduan konturatuko dira biak, aita eta semea, elkarren arrotz direla. Agurtzane Intxaurragak zuzendu du obra eta Jabier Muguruzak musika jartzen du eszenatokian.