Aisialdiko begirale ikastaroa egingo dute Bermeon

Urrian hasiko da eta 2011ko maiatzean bukatu. Eskolak ostiral arratsaldez eta larunbatez izango dira, Gizarte eta Kultura etxean.
Bermeotarrek 300 euro ordaindu behar dituzte eta bermeotarrak ez direnek 325 euro. Gaztetxo Eskolak eta GIZ Bermeok antolatu dute ekimena. 200 teoria ordu izango ditu ikastaroak eta 120 praktika ordu. Bukatutakoan, parte hartzaile guztiek praktikak egingo dituzte.