Aishwarya Rai: Bollywoodeko erregina

Aishwarya Rai munduko emakumerik ederrena dela aitortu berri du Julia Roberts aktore ezagunak. "Pretty Woman" filmeko protagonista ez da, ordea, aktore indiarraren edertasunak zur eta lur utzi duen bakarra. Duela hamar urte, "Miss World" edertasun lehiaketa ospetsua irabazi baitzuen Aishwarya Raik. Horrek, noski, Bollywoodeko Indiako zinema komertziala ateak zabaldu zizkion berehala. Hala, aktore izateko ametsa bete zuen Mangaloreko liliak. Hasieran, baina, ez zuen arrakasta handirik izan. Pelikula kaskarrak baino ez zituen errodatu eta.
Pixkanaka-pixkanaka, ordea, benetako aktore bihurtuz joan da. "Hum Dil De Chuke Sanam" (1999) filma, hain zuzen, mugarri izan zen bere zinema ibilbidean. Aishwarya Raik lan fina egin zuen bertan, eta neska polit bat baino askoz gehiago zela erakutsi zuen. Sari ugari irabazteaz gain, zinemagile interesgarrienen arreta ere bereganatu baitzuen. Film hartan maitasunarekin egin zuen tupust. Salman Khan aktorea ezagutu eta hartaz maitemindu baitzen. Indiako talde puritanoenek ez zuten maitasun harreman hura begi onez ikusi. Aishwarya Rai hindua delako. Eta, Salman Khan musulmana.
Urte batzuk elkarrekin igaro ostean, maitasun harremana apurtzea erabaki zuen Aishwarya Raik. Mozkor hutsa izateaz gain, jo egiten zuelako sarri mutil-lagunak. Harrez geroztik, Bollywoodeko erreginaren bihotzak ez du jaberik. Alta, azkenaldi honetan, hainbat aktore erakargarrik gozatu du Aishwarya ederraren tristezia. Ahanzturan galdutako maitale iragankorrak guztiak. Maitasunean ez bezala, zineman ezin hobeto doakio Indiako perlatxoari. Duela bi urte, mundu guztia ahoa bete hortz utzi zuen "Devdas" iradokitzailean egindako interpretazio apartarekin. Bollywood exotikotik Hollywood hanpatura jauzi egiteko asmoz dabilkigu orain Aishwarya Rai, baina. Gurinder Chadha zinemagilearen aginduetara errodatu zuen "Bride and Prejudice" filma aurki estreinatuko da AEBetan. Neskatoak erresumaz aldatu nahi duela dirudi. Hollywoodeko erregina izan nahi du.
Nortasun agiria:
Izena: Aishwarya Rai
Jaioteguna: 1973-XI-1
Jaiolekua: Mangalore/Karnataka (India)
Mutil-laguna: Ez du.
Adiskiderik onenak: Zirak Master psikiatra
Titulu bat: Miss World 1994
Film gogokoena: "Casablanca" (Michael Curtiz)
Aktore kutunena: Raj Kapoor
Kolore gustukoena: Beltza
Bizio bat: Txokolatea
Maskota: Sunshine txakurtxoa
Maite ditu: Adiskideak, familia eta duintasuna
Gorroto ditu: Esamesak, hipokrisia eta labezomorroak