Airezko burukoa

Bizikletan ibiltzerakoan erabili beharreko kaskoak ez dira erosoak, eta bereziki gogaikarria da arratsalde osoan burukoa eskutan eraman behar izatea. Ba ez kezkatu, Hövding etxeak airbaga bezala haizatzen den kaskoa aurkeztu baitu. Sentsorez beteriko lepokoa da aparailuaren piezarik garrantzitsuena, eta txirrindulariak erorikoa izaten duenean, automatikoki kolpea detektatu eta lurrera erori aurretik puzten da. Ona!