Airez egindako haragia

Airez egindako haragia Mundu osoko hainbat enpresak, karbono dioxidotik abiatuta, gizakiarentzat jangarria den proteina sortu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airez-egindako-haragia/@@download/image/airez egindako haragia.jpg
2022/02/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mundu osoko hainbat enpresak, karbono dioxidotik abiatuta, gizakiarentzat jangarria den proteina sortu dute.
Airez egindako haragia

Zientziak jada frogatu du, proteina begetaletik abiatuta edota animalia zelula batetik abiatuta, animalia haragiaren itxura eta zapore bereko haragia sortu dezakeela. Orain, dirudienez, airetik abiatuta ere haragia sortu daiteke. Hain justu, karbono dioxidotik abiatuta. Gas hau berotegi efektuaren arduraduna da eta elikaduraren industria, gas kaltegarri honen igorpenen %20aren arduraduna da. 

Ideiak berria badirudi ere, ez da. 70eko hamarkadan NASA epe luzeko misioetan astronautak elikatzeko metodoak pentsatzen zebilela sortu zen. Hastapenean, CO2a arnastuz, astronautek aire hori nutrienteetan bilakatu zezaketen hidrogenotrofos deitutako zelula bakarreko mikroorganismoengatik. Bakteria hauetako bat landatu eta ondoren karbono dioxidoa, ura, elektrizitatea eta beste nutrienteekin nahastuz, %80a proteina den osagaia eskuratzen da. Oinarrizko aminoazido guztiak izango lituzke osagai berri honek, baita minerak eta bitaminak ere, B12a barne. 

Kolore beixeko hauts bat da, Beyond Meat edo Heura bezalako marken emaitza ikusgarrietatik urrun. Air Protein erakundeak, ordea, ziurtatu du proteina hirin moduko horregatik abiatuta, eta beste osagai batzuekin nahastuz, hanburgesak, xingarra eta oilaskozko nuggetak lortu dituztela. 

Erakundeak aipatu duenez, produktu honen abantailarik handiena da proteina modu oso jasangarrian eskuratzen dela. Izan ere, lehengai nagusia, berotegi efektua eragiten duen gasa bera da. Bestalde, bakterio hauek euren transformapena iluntasun erabatekoan egin lezakete, urteko edozein sasoitan eta munduko edozein lekutan. Eta, azkenik, animalia edo landare jatorriko inongo produktuk ez duenez prozesuan parte hartzen, ez da beharrezkoa izango hauen zelulak hazi bitarte zain egotea, eta beraz, ez dira landa guneak beharko, ez eta animalien esplotazio guneak ere.

Proteina berri honen osagaien artean ura dago eta kilo bat ekoizteko 200 litro ur behar dira. Landare jatorriko elikagaia eskuratzeko behar direna baino 20.000 litro gutxiago eta animalia proteina eskuratzeko behar dena baino 100.000 litro gutxiago. 

Alabaina, ezingo da oraindik supermerkatuetan topatu. Honelako proteina sortzen duten erakunde guztiak proba fasean daude, eta osasun erakundeen baimena eskuratu beharko lukete; nahiz eta beraiek dioten gizakien kontsumorako erabat egokia dela.