Airetik abiatuta erregai garbia ekoizteko gai den gailua sortu dute
Eguzkitik eratorritako energia berriztagarria eta jasangarria da, gakoa krisi klimatikoaren aurkako borrokan. Eguzkirik ez denean, ordea, bere eragozpenak ditu.
Orain arte hidrogenoa eskuratzeko, argiaren zelulak erabiltzen ziren. Argi izpiek eroale moduan funtzionatzen dute likidoan erreakzio kimiko bat sortu eta hortik energia eskuratzeko.
Orain, lehengo aldiz, aire gardenetik lortu genezake erregaia. Gailu hau asmatzeko adituak landareen funtzionamenduan inspiratu dira. Izan ere, landareek eguzkiaren energia energia kimiko bilakatzen dute karbono dioxidoa eta ura erabiliz. Berdina egiten du gailu honek, baina gasarekin, hidrogeno lurrundua beste osagaietatik bereiziz.
Honelako ikerketak krisi klimatikoaren aurkako borrokak ezinbestekoak dira. Kasu honetan, erregai garbia ekoiztea lortu da airetik abiatuta.

