Airelinea batek helduentzako bakarrik diren hegazkinak estreinatu ditu Europan

Airelinea batek helduentzako bakarrik diren hegazkinak estreinatu ditu Europan Coredon Dutch Airlines, Coredon Airlines deitutako turkiar airelinearen nederlandar filialak, azarotik aurrera haurrik gabeko hegaldiak eskainiko ditu Herbehereak eta Curazao arteko hegaldietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airelinea-batek-helduentzako-bakarrik-diren-hegazkinak-estreinatu-ditu-europan/@@download/image/senora-sentada-avion-mirando-sol-brillante-traves-ventana.jpg
2023/09/04
Coredon Dutch Airlines, Coredon Airlines deitutako turkiar airelinearen nederlandar filialak, azarotik aurrera haurrik gabeko hegaldiak eskainiko ditu Herbehereak eta Curazao arteko hegaldietan.
Airelinea batek helduentzako bakarrik diren hegazkinak estreinatu ditu Europan

Bidaiari askorentzat, batez ere hegaldi luzeak direnean, gogaikarria da haurren negarrak entzun beharra edo eserlekuaren bizkarraldean kolpeak jasan beharra. Airelinea europar batek helduentzako bakarrik izango den zerbitzua eskainiko du laster. Urteak dira asiar airelinea batzuk zerbitzu hau eskaintzen dutena, baina orain arte Europan ez zegoen horrelakorik. 

Corendon Dutch Airlines erakundeak iragarri duenez, azarotik aurrera “adults only” (helduak bakarrik) txartelak erosi ahalko dira Herbehereak eta Curazao arteko hegaldietan. Erakundearen arabera, euren Airbus A350-900 hegazkinen atzealdean kokatuko da helduentzako bakarrik den gunea. Beste kabinetatik bananduak egongo dira horma eta kortinekin. Bertan egoteko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. 

Egitasmoa haurrekin bidaiatzea gustuko ez duten bidaiariei zuzenduta dago. Helduentzako bakarrik den guneak, hegazkin bakoitzean, 93 plaza ditu eta bezeroak , eserleku horietako bakoitzarengatik 45 euro gehiago ordainduko ditu bidaia bakoitzean. Gainera, bederatzi XL eserlekuak ere izango ditu. Eserleku hauek hankak lasai luzatzeko aukera eskaintzen dute, baina 100 euro estra gehiago ordaindu beharko dira bidaiako. 

Airelinearen sortzailea den Atilay Uslu-ren arabera, helduentzako bakarrik diren guneak hegaldietan lasaitasuna bilatzen duten bidaiari horiei zuzenduta daude: “Gure hegaldietan bezeroen behar ezberdinak asetzen saiatzen gara. Harro gaude, helduentzako gunea txertatu dugun lehen airelinea holandarra izateagatik. Honela, bidaian zehar bake eta lasaitasun apur bat bilatzen duten bidaiarien beharrak asetzen ditugu”. 

Haur txikiekin bidaiatzen duten gurasoentzat ere onuragarria dela gehitu du. “Hegaldiaz gozatu dezakete euren haurrek zarata apur bat egiten ote duten ala ez kezkatu gabe”.