Aireko kirolariak

Aireko kirolariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aireko-kirolariak/@@download/image/gaztezulo_acroi_1474275082.jpg
2016/09/16
berria
Akrobaziak, gimnasia erritmikoa, balleta etabestelako dantza motak batzen ditu akrosport diziplinak; Euskal Herrian gutxidira kirol bitxi hau praktikatzen dutenak. Acroindar Donostiako taldearekinizan gara.

Inoiz ikusi dituzu akrobaziak? Zirkuan izanbazara, beharbada ohituta egongo zara artistak airetik ibilitzen ikustea; bainaDonostian bada dantzari talde bat bi diziplinak batu dituena. Acroindar taldeakdantza, akrobaziak eta gimnasia uztartzen ditu; ezagutzen dituzu?


Gimnasia eta dantza diziplinen nahasketarekinhasi hori dira Acroindar talde donostiarraren ikuskizunak; erabatekosinkronizazioan, dantzariek irudi geometrikoak marrazten dituzte airean.Bat-batean, airean da dantzarietako bat. Batetik bestera, zirkukoak diruditen mugimenduekinedertzen dute eszenatokia.

Sara Ceballos 18 urteko dantzaria da Acroindartaldeko kiderik gazteenetako bat. Gimnasia erritmikoa ikasi du txikitatik, etaakrokirola lehen aldiz eskolan ezagutu zuenean animatu zen taldean sartzera.Ceballosen esanetan, indar handia izatea eskatzen du diziplinak: "Astean bitanentseatzen dugu. Beroketa asko egiten ditugu, ondoren egiten ditugunmugimenduek lesioak eragin ditzaketeelako". Dantzari taldea neskez osatutadago, eta mutil bakarra dute oraingoz. Bat aireratzeko, gainontzekoek indartsueutsi behar diote, eta horietako bat da Ceballos: "Indar dezenta daukadanez,eusten duenetako bat nahiz ni. Dena den, bien arteko oreka eta konfidantzamantentzea ezinbestekoa da; bera nitaz fidatu behar da, eutsiko dudalasinetsiz, eta nik bere mugimenduetara adi egon beharra daukat. Taldelana  da honetan garrantzitsuena".


Akrobaziak mota guztietako dantza motekinnahasten dituzte: hipo-hop, balet, lirikoa… bakoitzak argi dauka bere postuazein duen, eta horretan sartzen dituzte orduak. "Ez gara dantzariak, ezakrobatak, ez gimnastak, baina, aldi berean, diziplina horiek guztiak lantzenditugu. Hemen ez dugu trukurik; orduak igarotzen ditugu pauso berriak asmatzeneta entseatzen".


Lan horrek baditu bere fruituak; alde batetik,Kursaalean emanaldi bat eskaintzen dute ballet dantzariekin batera, etabestetik, Erdi Aroko azoketan bufoien antzera jantzita sekulako emanaldiaeskaintzen dute. "Jendea asko harritzen da gure ikuskizunekin; oso ikusgarriada gure dantzariak airean ikustea, oreka ariketak egitea eta zirkuetan ikustendiren pausoak egitea".


Beldurrarentzat lekurik ez


Ceballosentzat, akrokirolaren abantailarik handiena mugarik ez izatea da. "Gimnasia erritmikoa egiten nuenean, iritsi zen une bat non ez nuen nire burua aurrera egiteko gai ikusten. Diziplina zurruna zen, eta azkenean, uztea erabaki nuen. Aldiz, akrokirolak ez du mugarik; etebgabe gabiltza pauso berriak probatzem, esperimentatzen, hurrengo emanaldirako ideiak biltzen". Taldeak oso giro ona du dantzariaren esanetan, eta horrek ere aurrera egiten laguntzen die. "Ezinezkoa litzateke guzti hau egitea elkarren arteko erabateko komunikazioa eta errespetua izango ez bagenu".



Indarra entrenatzeko ariketa berezirik egiten ez duen arren, gorputza zaindu behar dutela dio Ceballosek, lesioak ekiditeko: "Belaunek, sorbaldak eta orokorrean, hezurrek asko sufritu dezakete, etengabe gure lankideak altxatzen eta batetik bestera eramaten ditugulako. Garrantzitsua da muga fisikoak mantentzea, ez puskatzeko". Dena den, beldurrik ez izatea funtsezkoa da dantzari akrobata hauentzat, eta itsu-itsuan jarraitzen diote bata besteari. "Elkarren artean erabat bat eginda gaude; altxatzen dudan dantzariak ez du dudarik ez beldurrik izan behar nire lana egingo dudalako, eta berdin alderantziz. Hemen ez dago beldurrarentzako lekurik".