Airea garbitzen duten inprimatutako landareak

Airea garbitzen duten inprimatutako landareak 3D inprimagailu batekin sortzen dira landare hauek eta airea garbitzeko gai dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airea-garbitzen-duten-inprimatutako-landareak/@@download/image/PUREPLANTS-14.jpg
2023/01/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

3D inprimagailu batekin sortzen dira landare hauek eta airea garbitzeko gai dira.
Airea garbitzen duten inprimatutako landareak

Landare itxura dute, baina ez dira. Objektu hauek airean dagoen CO2a xurgatzen dute eta araztu. Horretarako ez dute urik behar, ez eta eguzkiaren argi edo lurrik ere. 3D ordenagailu batean inprimatzen dira. Landare hauek, ordea, benetakoak bezala, osasunarentzat onak dira, eta beraz, (hauek ere) hurbil edukitzea onuragarria da. 

Proiektu hau Pure Plants deitzen da, eta emaitza Valentzian ikusi liteke apirilera arte, World Design Capital Valencia 2022 egitasmoaren baitan. Helburua diseinuek ere osasunean onurak ekar ditzaketela frogatzea dakasu honetan airea garbituz, landare naturalek egingo luketen gisan. 

Landare hauek sortzeko erabili den material nagusia mineral naturalekin sortutako polimero da. Material hau gai da CO2a eta nitrogeno dioxidoa bezalako substantziak airetik xurgatzeko. Polimetro mota hau artotik ateratzen den polimetroarekin konbinatu dituzte landare berezi hauek inprimatzeko. Landareen diseinuak landare naturalen hazkuntza patroi berdina jarraitzen. 

Landareak gustuko badituzu, baina bizirik bi egun ere irauten ez dizuten horietakoa bazara, alternatiba hau ez da irtenbide txarra.