Aire zabaleko zinema emanaldiak egingo dituzte Chillida Lekun

Aire zabaleko zinema emanaldiak egingo dituzte Chillida Lekun Gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituzten hiru film emango dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aire-zabaleko-zinema-emanaldiak-egingo-dituzte-chillida-lekun/@@download/image/img_4911_1.jpg
2022/08/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituzten hiru film emango dituzte.
Aire zabaleko zinema emanaldiak egingo dituzte Chillida Lekun

Chillida Leku museoak hainbat jarduera antolatu ditu udarako eta horien artean izango dira ikus-entzunezkoen proiekzioak. Aire zabaleko zinema emanaldiak egingo dira ostegunetik larunbatera, 21:30ean. Aurrez, 20:00etan hasita, museoa ilunabarraren argitan bisitatu ahal izango da. 

Zinema europarrean eta independentean espezializatutako A Contracorriente Films zinema-banatzaile eta ekoizlearekin bat egin du museoak ekimen honetarako. Honako film hauek eskainiko dituzte: abuztuaren 4an,  Mr. Wain. The electrical life of Louis Wain (Will Sharpe, 2021); abuztuaren 5ean, Délicieux (Eric Besnard, 2021); eta abuztuaren 6an, A hero (Asghar Farhadi, 2021). 

Hamakak jarriko dira parte-hartzaile guztien eskura, eta filma eroso ikusteko, beroki, manta edo antzekoren bat ekartzeko gomendioa egin dute, eguzkia sartu ondoren tenperatura jaitsi egiten dela eta. Bestetik, Lurra Cafe jatetxea filma proiektatu arte egongo da zabalik, eta piknika  eskainiko du filmaren aurretik.

Sarrerak webgunean eskura daitezke, 15 eurotan.