Aire zabaleko bi zinema-emanaldi eta jazz saioa izango dira Gasteizen

Aire zabaleko bi zinema-emanaldi eta jazz saioa izango dira Gasteizen Iciar Bollainen 'La boda de Rosa' filma eskainiko dute ostegunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aire-zabaleko-bi-zinema-emanaldi-eta-jazz-saioa-izango-dira-gasteizen/@@download/image/1366_2000.jpg
2022/06/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Iciar Bollainen 'La boda de Rosa' filma eskainiko dute ostegunean.
Aire zabaleko bi zinema-emanaldi eta jazz saioa izango dira Gasteizen

Bizan zentroek hiritar guztientzako jarduerak antolatu dituzte udarako. Aire zabaleko zinemako bi saio eta jazz emanaldia egingo dira ekainaren amaieran eta uztailean.

Lehen jarduera ostegunean izango da, eta Iciar Bollain zuzendariaren La boda de Rosa filma proiektatuko dute Judimendiko lehen hezkuntzako ikastetxeko patioan, 22:15etik aurrera. Candela Peña, Natalie Poza, Sergi Lopez eta Ramon Barea aktoreak dira filmeko protagonistak.

Uztailaren 5ean, 18:00etatik aurrera, jazz saioa egingo dute, Vital Fundazioa Kulturuneak antolatuta. Jazza, desberdintasunaren aurkako borroka izenburupean, hainbat musikari oroituko dituzte: Ella Fitzgerald, Sarah Vaughan zein Nina Simone. Horretaz gain, musikaren munduan emakumeek izan ohi dituzten erronkez ere hitz egingo dute.

Amaitzeko, uztailaren 19an, Santiago Segurak zuzendutako A todo tren, destino Asturias komedia lana proiektatuko dute Antso Jakitunaren kaleko pergolan, 22:15ean. 

Ekintza guztietarako sarrera librea izango da tokiak bete arte.