Aire miragarria

Aire miragarria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aire-miragarria/@@download/image/25p40-5.jpg
2012/12/13
berria
Auto batek, abiadura handiz mugitzen denean, hutsarte bat sorrarazten du atzean. Hutsarte honek inguruan dagoen guztia xurgatu egiten du eta beraz, autoaren abiadura murriztu egiten du. Coanda efektua esaten zaio honi. Atlantako Ikerketa Institutuko ikertzaile bat irtenbide erraza eta eraginkorra aztertzen ari da. Coanda efektua murrizteko, autoaren atzealdetik haizea gailu baten bidez aterako da eta hutsartea txikiagoa izatea lortuko da. Orain arte egindako frogen arabera, erregaien %15 aurreztuko da sistema honekin.