Aire kutsatua arnasteak depresioa eragin dezake

Aire kutsatua arnasteak depresioa eragin dezake Kutsadurak ez dio soilik gure osasun fisikoari eragiten, mentala ere kaltetzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aire-kutsatua-arnasteak-depresioa-eragin-dezake/@@download/image/2019122913035655154.jpg
2020/01/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Kutsadurak ez dio soilik gure osasun fisikoari eragiten, mentala ere kaltetzen du.
Aire kutsatua arnasteak depresioa eragin dezake

Duela urte batzuk birala bihurtu zen shinrin-yoku mugimendu japoniarra; esentzian, ahalik eta gehien mendira joateko gomendioa da, euskal herritarrok urtetan praktikatu duguna. Mugimendu horrek egunean lau ordu basoan eta naturan igarotzea gomendatzen du, hala globulo gorrien aktibitatean %40 igo daitekeelako, eta baita inmunitate sistema indartu. Baina ez hori bakarrik; naturan ibiltzeak gure bihotzaren osasuna hobetu dezake, odoletako azukre maila jaitsi, estresa leundu, lo egiten lagundu, arreta hobetu eta orokorrean, gaitz fisiko zein psikikoak gutxitu.

Guzti hau irakurrita korrika gertuen duzuen basora joateko gogoak piztu bazaizkizue, adi berriki argitaratutako ikerketa batek ondorioztatu duenarekin; dirudienez, hirietako kutsadurak depresio mailak nabarmen igotzen ditu, eta baita suizidio tasak ere. Hala, kutsadurak ez dio soilik gure osasun fisikoari eragiten (arnasketa, bihotza, azala...) baita gure osasun mentalari ere.

Gainera, ikerketak dio gazteak eta nerabeak direla kutsaduraren ondorioz depresioa jasateko arrisku gehien dutenak; aukerak laukoiztu egiten dira kutsadura handiko hirietan. 

Ikerketa The Guardian aldizkari britainiarrak argitaratu du, eta UCL College London unibertsitateko ikerlari talde batek burutu du, 2017tik gaur egun arteko datuak bilduz 16 herrialdetan. Hala, ikerlariek ondorioztatu dutenez, CO2 isuriak Europako Batasunak gomendatutako minimoetara murriztuko balira, depresio kasuak %15 jaitsiko lirateke. Egun, OMS datuen arabera, munduan 264 milioi lagunek dute depresioa.