Aire girotudun arropa

Aire girotudun arropa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aire-girotudun-arropa/@@download/image/45p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Aire girotudun arropa
Hona hemen japoniarren azken asmakizuna: haizagailudun alkandorak eta jakak. Arropa horiek nylonez eginak dira, eta bi haizagailu daramate bizkarrean. Gailuak bateria batera lotuta daude, eta aire hotza zabaltzen dute arroparen barrualdera. PC2B enpresak merkaturatu ditu arropa horiek, eta bertako buru Hiroshi Ichigayak adierazi duenez, arrakasta handia izaten ari dira, batik bat bero egiten duten tokietan diharduten langileen artean. Akabo udako izerdiak!