Aire girotua soinean

Aire girotua soinean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aire-girotua-soinean/@@download/image/20111141265Aire_girotua_soinean.jpg
2012/12/13
berria
Ezin hilabete bat pasa japoniarrak aipatu gabe. Beroa jasangaitza denerako, aire girotua soinean eramatea ahalbidetzen duten arropak diseinatu ditu Kuchofuku izeneko enpresak. Honelako jertse batek, esate baterako, 11 orduz iraun dezakeen litio ioi bateria bat du, bi haizagailu elikatzen dituena. 11.000 yenen truke eskura daiteke (107,420 €). Tankera honetako produktuak ez dira berriak, koltxak eta puxinak ere milaka saltzen dituzte.