“Airborn”

“Airborn” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airborn/@@download/image/26p13-2.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: B. Malone
Mikel Errazkin
26.zenbakia
“Airborn”
Iaz utzi gintuen arren, euskal musikaren historian betiko gordeta geratuko den ondarea utzi zigun Mikel Errazkinek. Lan honetan Becky Siegel-en Tempomobile dantza konpainiaren koreografia batentzat konposatu zuen musika. Diskoa, beraz, bi arte adierazpideen batuketaren ondorioa da: musika eta dantza. Eta Errazkinek melodia politak sortu zituen, benetan. Zortzi konposizioak konponketa sotilez aberastuta daude, disko osoa atmosfera berean harrapatuz, baina abesti bakoitzari bere bidea egiten utziaz. Disko lasaia, barea, epela… neska-mutil lagunarekin goxo-goxo entzuteko modukoa.