Airbnbk atzera bota du Txinako Harresi Handian lo egiteko eskaintza

Airbnbk atzera bota du Txinako Harresi Handian lo egiteko eskaintza Alokairu turistikoen plataformak lehiaketa bat jarri zuen martxan, sekulako haserrea piztuz; azkenean, ez dute egingo. Noraino iritsiko ote dira? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airbnbk-atzera-bota-du-txinako-harresi-handian-lo-egiteko-eskaintza/@@download/image/iquieres_dormir_en_la_gran_muralla_china_4345_940x743.jpg
2018/08/10
berria
Alokairu turistikoen plataformak lehiaketa bat jarri zuen martxan, sekulako haserrea piztuz; azkenean, ez dute egingo. Noraino iritsiko ote dira?
Airbnbk atzera bota du Txinako Harresi Handian lo egiteko eskaintza

Airbnb plataformak muga guztiak gainditu nahi ditu, eta aireratutako azken proposamenak haserre handia piztu du Txinan. Hutsune legal bat aprobetxatuz, plataformak lehiaketa bat jarri zuen martxan; zortzi lagunek Txinako Harresi Handian luxuzko gaua igaroko zuten. Hain zuzen, Gizateriaren Ondare den harresi famatuko arauetan ez dago zehaztuta bertan lo egin ezin daitekeenik. Dena den, Airbnb-ren proposamenak ez du herrialdeko agintarien babesa izan, eta azkenean, lehiaketa bertan behera uztera behartu dute plataforma.

Hain zuzen, turismoaren alde ilunena ezagutzen du Harresi Handiak; bere egoera urtero kaskartzen doa jasotzen dituen milaka eta milaka bisitarien aztarnaren ondorioz. Horregatik, plataformak proposatutako lehiaketa iraingarria dela egotzi dute bertako arduradunek.

Azkenean, Airbnbren ausardia ez da aurrera atera, baina noraino iritsiko ote dira hurrengoan? Irudikatzen duzue gau bat Keops piramideetan, Versaillesen edota Alhambran?