Airbnb-k murrizketak ezarri dizkie 25 urtetik beherakoei

Airbnb-k murrizketak ezarri dizkie 25 urtetik beherakoei Festa klandestinoak ospatu daitezen ekiditea da murrizketen helburua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airbnb-k-murrizketak-ezarri-dizkie-25-urtetik-beherakoei/@@download/image/24WEALTH2-articleLarge.jpg
2020/08/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Festa klandestinoak ospatu daitezen ekiditea da murrizketen helburua.
Airbnb-k murrizketak ezarri dizkie 25 urtetik beherakoei

Koronabirusarekin, diskotekak eta parranda lekuak debekatutako lekuak bilakatu dira, eta gazteek ez dute udan festak egiteko aukera askorik; gauzak horrela, badira etxebizitzak alokatu dituztenak, bertan festa klandestinoak antolatzeko. Hau ekiditeko saiakeran, Airbnb-k murrizketak ezarri dizkie 25 urtetik beherako erabiltzaileei.

Erresuma Batua, Frantzia eta Espainia dira murrizketa horien lehen helmugak; hala, 25 urtetik beherakoek hainbat baldintza bete beharko dituzte plataformaren bidez etxebizitzak alokatzeko. Besteak beste, alokairua erabiltzaileen ohiko etxebizitzatik gertu ez egotea eskatuko dute; dena den, erabiltzaile horiek 3 iritzi positibo eta negatiborik ez badituzte, ez zaie murrizketa aplikatuko.

Neurri hau  hilabetez frogatuko dute.