Airbnb erakundeak 20.000 errefuxiatu afganiarri doako ostatua emango diela iragarri du

Airbnb erakundeak 20.000 errefuxiatu afganiarri doako ostatua emango diela iragarri du Airbnb alokairu turistikoko plataformak iragarri du doako ostatua eskainiko diela mundu osotik sakabanatuta 20.000 afganiar errefuxiaturi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airbnb-erakundeak-iragarri-du-20-000-errefuxiatu-afganiarri-doako-ostatua-emango-diela/@@download/image/Captura de pantalla 2021-08-26 a las 8.01.24.png
2021/08/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Airbnb alokairu turistikoko plataformak iragarri du doako ostatua eskainiko diela mundu osotik sakabanatuta 20.000 afganiar errefuxiaturi.
Airbnb erakundeak 20.000 errefuxiatu afganiarri doako ostatua  emango diela iragarri du

Brian Chesky, erakundearen zuzendari exekutiboak, zenbait txioren bidez azaldu du programa datorren asteartetik jarriko dela martxan eta Airbnb-ik alokairu horiek ordainduko dituela. Ez du, ordea, argitu zenbat denboraz hartuko dituen errefuxiatuak etxe horietan.

"Gure garaiko krisi humanitariorik handienetakoa da afganiar errefuxiatuen eta beste lekuetakoen arazoa. Pauso bat aurrera emateko ardura sentitu dugu", aipatu du Chesky-k. "Ekimen honekin espero dugu beste erakundeko liderrek gure adibidea jarraitzea. Ez dago denbora alferrik galtzerik".

Azaldu duenez, ONG-ekin estuki lanean ari da erakunde ezaguna eta ez du inongo irabazi asmorik. Besterik gabe, ostatua eskaini nahi die errefuxiatuei ahalik eta azkarrenen krisi momentu hauetan. 

Erakundeak baieztatzen du 2012az geroztik 75.000 pertsonei lagundu diela, New York-eko Sandy urakanaz geroztik, eta 1.000 jabek baino gehiagok euren etxeetako ateak ireki dituztela. 

Milaka pertsona Afganistandik ihesi dabiltza talibanek herrialdearen kontrola berreskuratu dutenetik. Acnur erakundearen azken txostenaren arabera, ekainean argitaratua, 2020an 2,6 milioi pertsona errefuxiatu Afganistandik zetozen. Orain, kopuru hori haztea espero da.