Aintzinako monumentu erraldoia

Aintzinako monumentu erraldoia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Aintzinako monumentu erraldoia
Raufarhöfn Islandian dagoen herrixka arrantzale txiki-txiki bat da. Bertan, 192 pertsona baino ez dira bizi. Hala ere, horrek ez du esan nahi gauza handiak egiteko gaitasunik ez dutenik. Hala, 1996an, antzinakoen itxura duen monumentu erraldoia eraikitzeari ekin zioten. Turismoari bultzada ematea zuten helburu, baina ez hori bakarrik, izan ere, erlijioetan errito berrienak proposatzen dituen Neopaganismo politeistari eskainitako eraikuntza ere bada. Tankera horretako monumentuetan lehenengotarikoa da munduan. Arctic Henge izena du eta harrizko 72 blokek osatzen dute. Forma Eddic Völuspá izeneko poema islandesak inspiratu du.