Aintzane Gamiz: "Telesailetan inprobisaziorako leku gutxi…"

Aintzane Gamiz: "Telesailetan inprobisaziorako leku gutxi…" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aintzane-gamiz-quottelesailetan-inprobisaziorako-leku-gutxiquot/@@download/image/94p40aintzane6.jpg
2009/03/06
elkarrizketa
Aintzane Gamiz modako aktore bilakatu da hainbat telesaili esker: "Goenkale", "Hasiberriak", "Pilotari"… Baina, nolakoa da Aintzane intimitatean?

Aktoreek nahi adina ligatzen omen duzue. Egia al da?.
Beno, norberak nahi duenarekin ligatzea da gauza, ezta? Eta hori ez dago aktore izatearen baitan.

Erasoa jo aurretik gidoia ikasten duzu, edo nahiago inprobisazioa?

Bietatik, baina, hala ere, telebistan dena ondo lotuta eta neurtuta egoten da gehienetan. Telesailetan inprobisaziorako leku gutxi…

Gaur gaueko laguna uste baino kaxkarragoa da ohean. Zer egin: gustura zaudela antzeztu edo ikastaro bat egin dezan gomendatu?

Nik, behintzat, ezin dut bizitza errealean antzeztu. Aurpegierak salatzen nau gustura ez banago.

Pilotari sailean apustu ugari egiten dituzte. Inoiz egin duzu apustu baietz norbaitekin ligatu?

Eeeeeeeeeeeez, inondik ere. Edozein kasutan, apustu, neure buruarekin egiten dut apustu.

Platoaren morboa edo logelako epela?

Kar, kar, gauza bakoitza bere unerako…

Aktore zaren aldetik, zer du Scarlett Johanssonek faltan eta zuk soberan?

Scarlett-ek naturaltasuna falta du, Hollywood-eko fokuek bertute hori lapurtu diote. Eta nik soberan… uffff, hainbat gauza.

Larrutan egin duzun tokirik arraroena?  

Ups! Erantzuna neuretzako gordeko dut. Hala ere, nahiago dut logelako berotasuna.

Sexu kontuetan, norekin identifikatzen zara gehiago: Emmanuellerekin edo Gracita Moralesekin?

Kar, kar. Emmanuellekin, noski.

Bitatik bat aukeratu: Hollywoodeko orgia famatu batean parte hartu modako aktoreekin, edo pilota partida bat telesaileko ekipoarekin.

Ez bata eta ez bestea. Gau bero bat nire amorantearekin.