Ainhoa Vitoria: "Abeslaria izatea gustatuko litzaidake!"

Ainhoa Vitoria: "Abeslaria izatea gustatuko litzaidake!" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainhoa-vitoria-abeslaria-izatea-gustatuko-litzaidake/@@download/image/fotomaton_1460362520.jpg
2016/04/13
elkarrizketa
Ainhoa Vitoria: "Abeslaria izatea gustatuko litzaidake!"


Irratian lan egingo ez bazenu, zertan arituko zinateke?
Musikarekin zerikusia duen edozein lan egingo nuke gustura. Eta, amesten hasita, abeslaria izatea gustatuko litzaidake!

Nori egin zenion zure lehenengo elkarrizketa?
Oso memoria txarrekoa naiz eta ez dut gogoan. Baina, duela gutxi Alaska elkarrizketatzeko aukera izan genuen Dida saioan eta oso berezia izan zen.

Zein da profesional bezala bizi izan duzun esperientziarik txarrena?
Esperientzia txar gutxi eman dizkit ogibide honek. Kritika txarrak entzuten dituzunean nahiko gogorra izaten da, baina, azkenean, denborak erakusten dizu hortik ere zerbait ikasten dela.

Zer behar dute gaur egun euskarazko komunikabideek?
Naturaltasuna.



Aurkezle ala tertuliakide?
Biak. Bakoitza bere momentuan.

Musika ala zinema?
Musika. Aita musikaria da eta txikitatik ikasi dut musika maitatzen.

Mikel Pagadi ala Maribel Salas?
Maribel Salas ezagutzeko aukerarik ez dut izan eta Pagadiren ipurditxoa telebistan ikusi ostean, Pagadi aukeratuko dut!

Ura, gasarekin ala gasik gabe?
Gasik gabe!

Kafea ala tea?
Biak! Eta goizetan, bata bestearen atzetik.

Eguerdiko edo gaueko poteoa?
Eguerdiko poteoa. Eguna eta gaua luzatzeko aukera duzu.

Zer behar dute gaur egun euskarazko komunikabideek?
Naturaltasuna.



Hedabideetan lan egiteak ligatzen laguntzen al du?
Bai, noski, laguntzen du, kar, kar, kar... Ligatzeko trebezia galtzen denean, batez ere.

Jarraitzaileren batekin anekdotarik baduzu kontatzeko?
Entzule batek Gipuzkoako bertso finalean ikusi ninduen eta ez zen ausartu niregana hurbiltzera. Handik egun batzuetara, ‘whatsapp’ez bertso bat bidali eta eguna poztu zidan!

Ohean ere umorea beharrezkoa da?
Bai, beti. Ohean, bizitzan… umorerik gabe ez gara ezer!

Zein da larrua jo duzun tokirik arraroena?
Toki arraroetan erosotasunik ez, eta erosotasuna ezinbestekoa da!

Eta bereziena?
Ezustean harrapatzen zaituen edozein.

Zerk limurtzen zaitu?
Irribarre batek.

Eta zer ezin duzu jasan?
Zure gainetik dagoela sentiarazten zaituen jendea.