AINHOA VITORIA: “Satisfayerra iritsi da gurera ere”

AINHOA VITORIA: “Satisfayerra iritsi da gurera ere” Ainhoa Vitoria (Arrasate, 1988) irrati-esatariak GAZTEA irrati-katean gomendio musikal ugari bezain interesgarriak proposatzen dizkigu, beti irribarrea ahoan duen ahots atseginez. Zer gomendatuko ote digu sexu kontutan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainhoa-vitoria-201csatisfayerra-iritsi-da-gurera-ere201d/@@download/image/sexumatoia_Ainhoa vitoria_03.jpg
2020/10/14
elkarrizketa
Ainhoa Vitoria (Arrasate, 1988) irrati-esatariak GAZTEA irrati-katean gomendio musikal ugari bezain interesgarriak proposatzen dizkigu, beti irribarrea ahoan duen ahots atseginez. Zer gomendatuko ote digu sexu kontutan?
AINHOA VITORIA: “Satisfayerra iritsi da gurera ere”
  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    The Notebook (Nick Cassavetes, 2004)
  • Eta inoiz bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Girls (Lena Dunham, 2012) telesaila, adibidez.
  • Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
    Gogoan dudan lehen muxua Ezcaray-ko festetan, barraken parean. Oso xarmangarria dena.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Bere aurpegia nolakoa den jakin gabe bai, baina aurretik elkarrizketa bat izan beharko genuke. Beraz, itsu-itsuan ez! –barreak–.

  • Zita batean inoiz esan behar ez dena?
    Ez naiz ez matxista, ez feminista.
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituen hori?
    Begirada.
  • Appak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
    Ez ditut erabili, baina ez tresna hauen kontra nagoelako, e! Aukera interesgarria iruditzen zaizkit.
  • Ligatzeko zeinek ematen du emaitza hobea, parrandaz parranda ibiltzeak ala jende berria ezagutzeko ikastaroren bat egiteak?
    Ligatzea zer den zehaztu beharko dugu! Parrandaz parrandakoak emaitza azkarragoa ematen du, baina agian ez da horren iraunkorra izango. Ez baduzu gustoko: agur! Ikastaro batean ordea, ezagutu eta zita bat edukitzearena prozesu luzeagoa iruditzen zait. Zita ostean, ez bazaizu gustatu, hurrengo klasean ikusi beharko duzu. Hala eta guztiz ere, zita hori edukitzeko prest dagoenak zerbait iraunkorragoa nahi duenaren seinale, ezta?
  • Zita batean, zuk ematen al duzu lehen pausoa, ala nahiago besteak aurrea hartzea?
    Biok aktiboak izatea gustatzen zait.
  • Zer menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
    Nahiago dut ardoaz arduratu.
  • Ligatzeko playlist bat daukazu?
    Ez! Baina noizbait agian animatuko naiz. Kantu batzuk okurritzen zaizkit!
  • Argia piztuta ala itzalita?
    Ahal dela, argi baxua.
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    “Ez erantzun segituan. Itxaron pixka bat”.
  • Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
    Erosoena ohea da. Baina, e! Sukaldean bat-batean sortutako sexualdiak ere ederrak dira!
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Ez, baina ziur nago beraiek desorosoago sentituko liratekeela.
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Zinema areto batean, filma hasi baino lehen. Ilunpean, eta hondoan musika.
  • Inoiz probatu al duzu kontsoladore edo antzeko gailurik?
    Satisfayerra iritsi da gurera ere.