Ainhoa Enzunza mungiarrak irabazi du urriko lehiaketaren saria

Ainhoa Enzunza mungiarrak irabazi du urriko lehiaketaren saria Hemendik Hara markaren izerditakoa eskuratu du Enzunzak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainhoa-enzunza-mungiarrak-irabazi-du-urriko-lehiaketaren-saria/@@download/image/IMG-20231207-WA0013.jpg
2023/12/12
Hemendik Hara markaren izerditakoa eskuratu du Enzunzak.
Ainhoa Enzunza mungiarrak irabazi du urriko lehiaketaren saria

Urriko lehiaketan Hemendik hara markaren arropa edo osagarriak zozkatu genituen, mugimenduan ibiltzea eta bidaiatzea gustuko duten pertsonentzako produktu aproposak dituen marka. Hauxe izan zen erantzun beharreko galdera: "Letter artista izan aurretik zein zen Jon Zabaleguiren lanbidea?". Honakoa zen aldizkariko elkarrizketa nagusian topa zitekeen erantzuna: disenatzaile grafikoa.

Lehiaketan parte hartu eta galdera zuzen erantzun zutenen artean izan zen Ainhoa Enzunza mungiarra, eta zozketak bera izendatu zuen saridun. Hortaz, berak jaso du etxean Hemendik hara markaren izerditakoa. Irabazleak argazkia bidali digu izerditako ederra soinean duela. Zorionak, Ainhoa, eta gozatu!

Abenduko lehiaketan, belarritakoak
Abenduko lehiaketa
martxan da eta Bihurri markako belarritakoak zozkatuko ditugu, hiru dimentsiotan inprimatutako diseinu moderno eta koloretsudun arrakadak. Hauxe da erantzun beharreko galdera: Zein kazetarik esan zuen Bulegori buruz "Coldplayren euskal bertsioa" direla? Erantzuna abenduko alean Bulegori egindako elkarrizketan topatuko duzue. Parte hartu eta zorte on!