Aingeru Gorrotxategi

donostiarrak bigarren diskoa argitaratu du, hau ere autoekoiztua eta Elkar-ek banatua: Saguekin dantzan. Pop-rock akustikoari heldu dio beste behin, eta hainbat euskal musikari eta idazleren laguntza izan du. Besteak beste, Mikel Laboak abestu zuen Txinaurria kanta herrikoiaren moldaketa bat egin du.