Ainere Tolosa: "Gogoz bazabiltza, harrapa nazazu lehenbailehen"

Ainere Tolosa: "Gogoz bazabiltza, harrapa nazazu lehenbailehen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainere-tolosa-quotgogoz-bazabiltza-harrapa-nazazu-lehenbailehenquot/@@download/image/20091222589aine_1362560500.jpg
2009/12/04
elkarrizketa
Igone fdez. mariezkurrena
Zizurkildarrak umorea barru-barruan dakarrela dirudi. Guk behintzat halaxe ezagutu dugu, batez ere, 'Wazemank' saioari eta 'Kutxidazu bidea Ixabel' (2006) filmari esker. xabinaitor txora-txora eginda dauka azken aldian, eta pantailaren beste aldean ere, ziur, asko berdin antzean ibiliko dira: txoratzen...

Aktore ezaguna zarenetik gehiago hurbiltzen al zaizkizu?
Bai noski. Seme-alabentzat autografoak sinatzeko edota gaztetxoak… ez dut esango, bestela pederastatzat joko naute!

Ligatzeko, inoiz hutsik egiten ez duen trikimailurik?

Modu naturalean zirikatzea, barre egitea eta ondo pasatzea. Derrigorrezko irribarreak aurpegi politak jartzeko dira, eta ez zaizkit gustatzen.

Bidea erakustea gustatzen zaizu, ala nahiago duzu kidearen eskuetan etsi?

Kidearen eskuetan etsi filmetan bezala! Baina zeharo egoskorra naiz, eta nire gustuko bidea ez bada, etsipenez nik erakutsi behar.

Zerk urtzen zaitu?

Bidean galtzeak, ezustekoaren morboak.

Ukuiluko lasaikeria, logelako intimitatea ala platoko morboa?

Ukuiluko morboa eta logelako lasaikeriak. Platoak oraingoz…

Tabernako iluntasunean erakargarria zirudien, baina argiak piztu dituzte eta…

Argia al da arazoa? "Taberna ixtera doaz, kanpora aterako al gara?"… eta ea zelai bateko iluntasunean erakargarritasun horrek nora garamatzan. Batzuetan, ilunpetako erakargarritasuna ere argiak pizteko modukoa izaten da.

Paperik handiena egin duzu jada, edo egiteke duzu?

Orain artekoa jolasa izan da, 30 urte dauzkat eta papeletak oraintxe hasiko zaizkit niri… Dagoeneko emakume sentitzen naiz! Kar, kar, kar.

Larrutan egin duzun tokirik arraroena eta bereziena?

Niretzako jada arraroena ohea bera da. Gauerako leher eginda egoten naiz; beraz, gogoa izanez gero, harrapa nazazu lehenbailehen.

Aktore zaren aldetik, zer dute Hollywoodeko izarrek faltan eta zuk soberan?

Super heroia! Azken aldian nire inguruan dabil, ez nau bakean uzten. Baina aitortu beharra daukat baduela zerbait berezia, badaki emakumeok zer behar dugun eta eman egiten digu.