'Ainbo. Amazoniako gerlaria' animaziozko filma proiektatuko dute etzi Iruñean

'Ainbo. Amazoniako gerlaria' animaziozko filma proiektatuko dute etzi Iruñean Neskato arkulari batek bere herria salbatzeko egindako bidaia kontatzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainbo-amazoniako-gerlaria-animaziozko-filma-proiektatuko-dute-etzi-irunean/@@download/image/ea982-ainbo-la-guerrera-del-amazonas-a.jpg
2023/08/14
Neskato arkulari batek bere herria salbatzeko egindako bidaia kontatzen du.
'Ainbo. Amazoniako gerlaria' animaziozko filma proiektatuko dute etzi Iruñean

Iruñeko auzoetan film proiekzioak egiten ari dira udan, Zinema-gauak programaren barruan. Asteazkenean, hilak 16, Richard Claus eta Jose Zeladak zuzendutako Ainbo. Amazoniako gerlaria ikusi ahal izango dute iruindarrek. 

Peruko animazio-filma da, Estatu Batuetako eta Herbeheretako entitateekin batera ekoitzita. Ainbo Amazonian bizi den neskato arkularia da eta oihan sakonean bizi da. Ama galdu eta bere herrixkako helduekin borrokatu ondoren, bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. Bi gida espiritual izango ditu bidelagun: armadilo erne bat eta tapir jator bat. Filmak Animazioko Film Onenari emandako saria jaso zuen Iberoamerikako Zinemaren Platino Sarien bederatzigarren edizioan.

Filma euskaraz emango dute, gaztelaniazko azpidatziekin. 84 minutuko iraupena du filmak eta zazpi urtetik aurrerakoei zuzendua dago. Hitzordua Gortari Doktorearen plazan izango da, 22:00etan.