Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak izango dira 'Gure ahotsak' ekimenean

Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak izango dira 'Gure ahotsak' ekimenean Martxoaren 7an joko dute lau musikariek Donostiako Victoria Eugenia antzokian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainara-legardon-miren-verde-prato-eta-eneritz-furyak-izango-dira-gure-ahotsak-ekimenean/@@download/image/lau neskak.png
2022/01/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Martxoaren 7an joko dute lau musikariek Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak izango dira 'Gure ahotsak' ekimenean

Donostia Kulturak duela lau urte abiatu zuen Gure ahotsak musika ekimena, emakume musikarien lana balioesteko helburuz. Aurtengoan, Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak izango dira Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan, martxoaren 7an, 19:30ean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez. 

Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) musikaria eta artista autogestionatua da, eta 25 urte baino gehiago daramatza lanean. Lan emankorra egin du rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren arloetan, bai bakarka eta bai taldean. Ikertzaile eta dibulgatzaile lanetan ere aritu izan da Kultura Kudeaketaren eta Jabetza Intelektualaren arloan. Gaur egun, zenbait konpainiarekin batera ari da lanean, zuzenean interpretatuz pieza eszenikoen soinu-banda. Res-cue. The archive in the mouth-en aurkezpenen ondotik, Ainara LeGardonek zuzenean emango du gogoeta eta berrinterpretatze lan haren bilakaera naturala. 

Prestakuntza autodidakta izan du Bartzelonan bizi den Miren donostiarrak. Kanta-sorta bat besterik ez badu ere, dagoeneko milioi eta erditik gora erreprodukzio bildu ditu Spotify-n. Mirenen musika hip hop melodien unibertso bat da, lo-fi eraginpeko erritmo leunak dituena. Lehenengo diskoa izango den aurrerapen kantuan kaleratzen ditu tarteka, eta orain arte hauek aurkeztu ditu: Aparte, En su momentoCosas de mí en tu corazón, Lejos de aquí eta Arriba ya no vuelo 

 

Ana Arsuagak Verde Prato du musikari izena, eta euskal ahozko-tradizioa berreskuratzen du bere kantetan, iragana etorkizunera eramanez. Herri-kantak eta kanta liturgikoak, ahotsa eta elektronika lagun, Mazzy Star-en edo Nicoren eta Mikel Laboaren arteko nahasketak egiten ditu. 2021ean kaleratu zuen lehen diskoa, Kondaira eder hura, Jon Agirrezabalagak (We Are Standard) grabatu eta ekoitzia eta Plan B rec-ek editatua. Disko horretan, herritik hirira doan mutil batez hitz egiten du. Herri-hizkeraren moldeetan, maitasunaz, familiaz eta adiskidantzaz dihardu, eta baita beldurrez, absentziez eta desiraz ere. Bertako abestien artean dira honako hauek: Mutilaren kanta, Lagunen kanta, Neskaren kanta, Haurraren kanta, eta Aitaren kanta

Eneritz Furyak irundarrak euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatu duela diote askok, eta Euskal Herrian ez ezik, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan, Italian, Katalunia nahiz Galizian jo du. 2021ean Emadan diskoa plazaratu zuen, estilo aldaketa eginda. Estilo aldaketa honek elektronika industrialera edo R&B-ra gerturatzen gaitu, beste lanetan ageri ziren slowcore edo post folk aztarnak alde batera utzi gabe. Disko horretako kantuetako batzuk dira EmadanSuhartzea, Beltzaile eta Panoptikoa.

Gure Ahotsak 2019an egin zuten estreinakoz, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, "gure lurraldeko emakumezko musikariek duten maila artistiko aparta azpimarratzeko asmoz". Emakumeen sormenari bide egiteaz gain, musikari hasiberriak eta eskarmentudunak oholtza gainean elkartzea du xede egitasmoak. Martxan jarri zenetik honako musikari hauek hartu dute parte: Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setien, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Malen, Belako, Idoia, La Basu, eta Niña Coyote eta Chico Tornado. 

Martxoaren 7ko emanaldirako sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta sarean eskura daitezke.