Aimar Olaizolak ez du gehiago jokatuko aurten

Aimar Olaizolak ez du gehiago jokatuko aurten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aimar-olaizolak-ez-du-gehiago-jokatuko-aurten/@@download/image/20104268008Aimar.jpg
2012/12/13
berria
Aimar Olaizolak ez du gehiago jokatuko aurten
Goizuetako aurrelariari ebakuntza egin behar diote belauneko lotailuan, larunbatean min hartu eta gero.

Buruz Buruko Txapelketaren partida Patxi Ruizen kontra jokatzen ari zela lesionatu zen Aimar Olaizola. Bere onera itzultzeko sei edo zortzi hilabete beharko duela uste dute sendagileek. Joan den urtean, beste pilotari batek, Abel Barriolak izan zuen lesio larria belaunean eta urtebete eman zuen jokatu barik.