Aimar Olaizola: "Ez da erraza bikotekidea aurkitzea".

Scorpius. Datorren azaroan, 25 urte beteko ditu.
Ehizazalea. Adarraga (Logroño) eta Labrit (Iruñea) ditu jokatzeko pilotaleku kuttunenak.
Arrunt laket dut: Koadrilarekin izatea, tarteka ordu batzuk lagunekin ibiltzeko hartzea.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Lausengariak. Pilotarion ingurumarian beti ibiltzen da baten bat.
Lasaigarri zait: Txakurrekin mendian barrena ibiltzea.
Sutan jartzen nau: Pilota partidetan nahi eta ezinak.
Bertutea: Irekia naiz, lagunen laguna.
Akatsa: Ohetik altxatzea asko kostatzen zait.
Ametsa: Buruz buruko txapela erdiestea. Lau t'erdiko txapel bat irabazi dut, eta buruz buruko final bat jokatu dut.
Amesgaiztoa: Pilota partida bat jokatzera atera, eta takorik gabe irteten naizelako larritzea.
Barre algara eragiten dit: Barre errazekoa naiz, beti irribarretsu ibiltzen naiz.
Negargura ez dut urruti: Sentibera naiz. Tokian tokiko gertaerak, tristeak batik bat, asko sentitzen ditut.
Urrea: Gurasoei, emandako laguntzarengatik. Gainera, anaiak eta biok jokatzen ditugun partida guztietara joaten dira.
Ikatza: Besteen kontura bizi direnei. Pilotan, interesarengatik mugitzen den jende asko dago.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Saiatu izan naiz, baina ez da batere erraza bikotekidea lortzea. Neskak nirekin beldurtzen direla uste dut.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Kalabazak ere jaso izan ditut, denon antzera, amodioak denetarik baitauka.
Jokatu izan duzun pilota partida biribilena: Duela bi urte Abel Barriolaren kontra jokatutako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia. Oso partida gogorra izan zen, eta zorionez 22-17 irabazi nuen.
Ez zen berehalakoan bukatu : Partida asko, baina iaz Gasteizko Ogetan Juan Martinez de Irujoren aurka jokatutakoa. 22-1 hartu ninduen menpean: berari dena primeran atera zitzaion, niri, berriz
Hatzak zupatzen ditut: Amak usoa saltsan oso ongi egiten du!
Gogoko ez dudan jakia: Eltzeko jakiak; garbantzuak, babarrunak
Dirua ordainduko nuke: Fernando Alonso 1 Formulako gidariarekin ibiltzeagatik.
Ez nioke xentimorik ere emango: Ogasunari!