A.I. Artificial Intelligence ****

Stanley Kubrick maisuaren ametsik kutunena zeluloide bihurtu zuen Steven Spielberg zinemagileak mende hasieran. Etorkizun hurbila. Haur bat hilzorian dago eta gurasoak apurtuta daude erabat. Haien nahigabea ahal den neurrian leuntzeko, ingurukoak maitatzea xede bakar duen haur-androide bat oparituko diete. Denborak aurrera egin ahala, amak semea balitz bezala maitatuko du David haur-androide xaloa. Semea sendatzen denean, ordea, basoan abandonatuko du amak androide txikia; suntsitu ez dezaten. Zientzia-fikziozko ipuin harrigarri eta hunkibera da. Tamalez, azken orduerdia soberan dago. Baita filmeko happy end tuntuna ere. Nolanahi ere, zientzia-fikziozko perlatxo ederra da A.I. .