Ahuntzak askatu!

Ahuntzak askatu! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
albiste-laburra
Ahuntzak askatu!
Ez dakigu Indian burua galdu duten, edo animalien jarrera aldaketan berebiziko konfiantza ote duten. Izan ere, Chhattisgarhen ahuntz bat atxilotu dute bere jabearen eremutik landa egoteagatik. Ahuntza bere belarra eta loreak jaten ari zela ikusita, alboko larrearen jabeak polizia deitu zuen. Baina ez pentsa deitu zituela ahuntzaren jabearekin hitz egin zezaten, ahuntza atxilotzeko baizik!
Halere, bada normaltasun izpirik istorioan: hasiera batean ahuntza espetxeratu bazuten ere, askatu eta jabeak jaso zuen zigorra bere ordez.