Ahuakatea, Instagrameko erregea

Ahuakatea, Instagrameko erregea Frutarik erretratatuena da, modako blogarien gainetik! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahuakatea-instagrameko-erregea/@@download/image/article-7-razones-para-tomar-aguacate-en-tu-dieta-runner-5731c57fce4b0.jpg
2018/06/18
berria
Frutarik erretratatuena da, modako blogarien gainetik!
Ahuakatea, Instagrameko erregea

Modako fruta da ahuakatea, ez bakarrik bere dohain nutritiboengatik, baita izugarri polit ateratzen delako argazkietan. Ez diguzuela sinisten? Sartu Instagramen eta ikusi duzue nola janari argazki gehienetako protagonista den!

 

Modako blogaria da ahuakatea. Mota guztietako errezeta eta plateretan ikusi daiteke, eta baita kafea gordetzeko katilu moduan, bere hezurrarekin egindako zizelkatze ederretan edota azken moda jarraituz: ezkontza eskaerarako eraztuna ahuakate barruan ezkutatuz.

 

Kafe-katilua...

Artisau lana...

Hanburgesa...

... eta ezkon-eraztuna gordetzeko kaxa!

 

Beraz, kontutan izan; modako blogaria izan nahi baduzu, ahuakatea zure ezinbesteko laguna izango da! Eta ez ahaztu potasio eta proteina gehien dituen fruta dela, bere gantzak osasuntsuak direla eta beraz, sekulako fruta puska dela!