Ahuakatea, erregetzatik miseriara

Modako fruta da ahuakatea; polita, berdea, gozoa, nutritiboa... denetarik du. Azken urteetan, plater askotan ahuakatea protagonista bihurtu da, beharbada gehiegi. Adi datuari; azken hamarkadan, laukoiztu egin da fruta miragarri honen ekoizpena. Hala, NBEren datuen arabera, soilik aurten 486.063 tona ahuakate ekoiztu dira. Emaitza? Ekoizpen lurraldetan hainbat baso erabat desagerrarazi dituzte ekoizpen lurrak gehitzeko, Txilen kasu, eta Mexikon adibidez ekoizpena kartelen esku erori da, esplotazioa eraginez.
Food porn-aren garaian, ahuakatea frutarik erretratatuena da, modako blogarien gainetik; Instagrameko erregea da. Baina Irlandako eta Erresuma Batuko hainbat jatetxek ahuakatea erabiltzeari uko egin diote; erabaki polemiko hau JP McMahon Mitxelin izardun sukaldariak hartu zuen lehenik, ahuakateak Mexikoko "odolezko diamanteak" direla argudiatuta. Haiekin batera, hainbat jatetxe beganok ere ahuakatea baztertzeko erabakia hartu dute; haientzat bereziki zaila da fruta hau erabiltzeari uztea, beganoen produktu izarra delako.
Erabaki honek, zuzenean eragin dio Espainiari; hain zuzen, Latinoamerika eta Afrika edota Asiarekin batera, Europan ahuakatea ekoitzi dezakeen herrialdea da. Honek ekoizpen masiboaren eztabaida ekarri du; gehiago ekoitzi behar al da?