AHTren aurkakoen kontrako epaiketa

AHTren aurkakoen kontrako epaiketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahtren-aurkakoen-kontrako-epaiketa/@@download/image/20079277837AHTkartela.jpg
2012/12/13
berria
AHTren aurkakoen kontrako epaiketa
Iazko azaroan Urbinako AHTren Aurkako Urbinako Gunean hainbat lagun AHTren lanak oztopatzeko kateatu egin ziren. Lagun horietako zenbait gaur, irailak 27, epaituko dituzte Gasteizen. Hori salatzeko kontzentrazioa egin dute Gasteizko auzitegiaren aurrean.

Iazko azaroaren 29an AHTren lanen aurka azaltzeko Urbina inguruan kateatu ziren 21 lagun epaituko dituzte gaur Gasteizen. Hori salatzeko AHT Gelditu taldeak elkarretaratzea egingo du 11:30ean Gasteizko auzitegiaren aurrean.
Fiskalak desordena publikoak leporatuko dizkie akusatuei. Baina, AHT Gelditu ekimenaren ustez, AHT gelditzeko ekintzak erabat justifikatuta daude: "Estatu arauen gainetik badago legitimitate nagusi bat: lurraren defentsa".
Borroka astea
Gaurko mobilizazioaz gain, borroka astea antolatu dute. Horretan orain arte zenbait ekintza egin dituzte, eta gaur eta bihar ere izango dira mobilizazioak.
Durangon gaur bertan 19:00tan KAZEROLADA udaletxe aurrean, eta Irailak 28en, barikua Kontzertua Sapuetxe Gaztetxean, 21:00etan: Midnight Murders + Ihesbide. Sarrerak 2 euro balio ditu eta kontzertuan atarako etekinak AHTren ekintza batean parte hartzeagatik 100euroko multa bat ordaintzeko izango da.