AHT-ren aurkako mugitu! mugimendua salaketa ekintzak egiten ari da hainbat osasun zentrotan

AHT-ren aurkako mugitu! mugimendua salaketa ekintzak egiten ari da hainbat osasun zentrotan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahtren-aurkako-mugitu-mugimendua-salaketa-ekintzak-egiten-ari-da-hainbat-osasun-zentrotan/@@download/image/20112225033mugitu_logoa.jpg
2012/12/13
berria
AHT-ren aurkako mugitu! mugimendua salaketa ekintzak egiten ari da hainbat osasun zentrotan
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua osasun zerbitzu publikoetan egiten ari diren murrizketek Abiadura Handiko Trenaren tankerako makroproiektu baten aurrean sortzen dituzten kontraesanak salatu nahi dituzte.

AHTren proiektua aurrera eraman ahal izateko adminstrazio publikoak baliatuko duen dirua gastu sozialetarako aurrekontuetatik aterako dutela salatu nahi dute mugitu! mugimenduko ekintzaileek.
Horretarako, Euskal Herriko hainbat osasun zentrotan salaketa ekintzak egiten ari dira gaur. Zehazki, Zornotzan, Donostian, Arrasaten, Hernanin, Lizarran, Tafallan, Altsasun, Iruñean, Bilbon eta Galdakaon bildu dira.
AHT Gelditu! Elkarlanak lehenago ere plazaratu izan du makroproiektuak 10.000 milioi euro inguruko gastua suposatuko duela. "Baina egungo krisiak estatuen ekonomia kolpatu duen honetan, are zailagoa da AHTa aurrera ateratzeko behar den dirua lortzea", diote. "Nafarroa zein EAEko agintariek, ordea, konponbide erraza aurkitu diote arazo horri –gaineratu dute– gastu sozialetarako aurrekontutik dirua kentzea. Ondorioz, osasun, hezkuntza eta gizarte laguntzetako zerbitzu publikoak gero eta prekarioagoak dira. Bereziki larriak dira bi gobernuek osasun publikoan egiten ari diren diru murrizketak".