AHTren aurkako martxa helmugara iristear da

Abiadura Handiko Trenaren aurkako udako martxak bere azken urratsak egingo ditu asteburu honetan. Tren azkarra egiteko zehaztutako bideari jarraituz, Gasteiztik Bilboraino iritsi dira partehartzaileak eta, bukatzeko, Santurtzitik Serantes mendira igoko dira igande honetan, hilaren 13an. Egunotan Ertzaintzak eta Guardia Zibilak jarritako oztopoak gogor kritikatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak.
Hilaren 5ean abiatu zen ibilaldia Gasteizko Arriaga Parketik, Arabako hiriburuan AHTaren geltokia egiteko aukeratu duten tokitik, hain zuzen. Hasiera ez zen samurra izan, lehenengo egunean bertan lapurtu baitzizkieten bi ordenagailu eta proiektore bat. Ertzaintzarengana jo zuten gertatutakoaren berri emateko baina, salaketa jarri eta berehala, agenteek partehartzaile gehienak identifikatu zituzten. Motxilak bizkar gainean hartu eta berrogei bat lagunek bideari ekin zioten hala ere. Tren azkarra inposatu nahi duten herrietan barna ibili dira, lanek markatutako zidorra jarraituz. Besteak beste, Aramaiotik, Arrasatetik, Bergaratik, Angiozartik, Abadiñotik, Durangotik eta Elorriotik pasa dira Bizkaiko hiriburura, Bilbora ostiralean (hilaren 11n) heldu diren arte (hain justu Bilbon epaitu zituzten, pasa den ostegunean, Zaratamon iaz eginiko protesta batean parte hartu zuten hainbat ekintzaile). Eskualdez eskualde eta herriz herri lanak zertan diren ikusi eta aztertzeko aukera izan dute egunotan; eta baita herritarren kexu eta kezken lekuko izatekoa ere. Gaztetxe eta elkarte ezberdinetan hartu dute ostatu gauetan eta, egunero-egunero, goizean goiz jaiki eta berriz ere kaminora.
Udako martxa honetan aritu direnek egun indarrean den garapen eredu kapitalistarekiko aurkako jarrera berretsi dute eta herri mugimenduaren barne loturak estutu dituzte. Nolanahi ere, Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren jarrera oldarkorra kritikatu dute eta etapa bakoitzeko kontrolak, jazarpenak, identifikazioak, miaketak eta galdeketak pairatu dituztela salatu dute. Igandean, ordea, helmugara iritsiko dira, Serantes mendira. Traba eta oztopo guztien gainetik, Abiadura Handiko Trenaren aurkako udako martxak bere bidea eginen du.