AHT-aren aurkako kanpaldia Hernanin

Aurrera darraite lurren desjabetzapenek, makroproiektua aurrera ateratzeko azpiegituren eraikuntza lanek
Baina baita AHTaren aurkako mugimenduak ere. Uztailaren 26tik 31ra bitartean dozenaka ekitaldi biltzen dituen egitaraua osatu dute.
Gaur gaurkoz Hernanik ez du hormigoi eta kable eskasia handirik: Papelera, instalazio elektrokimikoa, industrialdeak, Urumeako autobia, harrobia AHT-aren jiran, ordea, azpiestazio elektriko berria (10 hektarea eta 400.000 V) eta Oso Tentsio Altuko linea gehituko nahi zaizkie guzti hauei.
Oraindik ez dira plano eta dokumentu ofizialetan marrazturiko mamutzarrak baino, baina hasiak dira errealitate bihurtzeko lehen pausuak. Inguru guztietako herrian gertatu den bezala Hernanin lurren desjabetzapen prozesuei ekin diete instituzioek. Hau da, bertakoei lurrak instituzioen esku uzteko eskatu zaie bai ala bai.
Kaltetu zuzen batzuk erakutsitako jarrera irmoak prozesua geldiaraztea lortu du momentuz. Eta hauenganako babesa nahiz AHT-aren aurkako jarrera indartzeko kanpaldia antolatu du bertan AHT Gelditu! Elkarlana koordinadorak.
Hitzaldiak, tailerrak, mendi martzak, eztabaidak, kontzertuak, antzerki emanaldiak, herri bazkariak, kafe-tertuliak, txalaparta eta flamenko fusioa informazioa jaso eta ondo pasatzeko eskaintza oparoa antolatu da bertara azaltzera animatzen denarentzat.
Informazio gehiago nahi duenak ahtez@sindominio.net helbidean, 648821759 telefonoan eta koordinadoraren webgunean topatu ahalko du.