AHT geldito

20 metroko altueran zintzilikaturik eman dituzte bi aste AHT Gelditu! Elkarlana koordinadorako kide batzuek. Laster dira hastekotan trenbidearen Ordizia-Legorreta tarteko lanak, eta Itsasondoko 120 urteko pagadi eder bat suntsituko dutela jakinik, zuhaitzetara igo ziren ekintzaileak protesta moduan. Portugaleten, Durangon eta Bilbon ere gisa honetako ekintzak egin dituzte, guztiak ere Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHT-rik ez! lelopean.