Ahozko literaturaz ari dira Bilbo Zaharra euskaltegian

Ahozko literaturaz ari dira Bilbo Zaharra euskaltegian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahozko-literaturaz-ari-dira-bilbo-zaharra-euskaltegian/@@download/image/2010327001maialen_lujanbio.jpg
2012/12/13
berria
Ahozko literaturaz ari dira Bilbo Zaharra euskaltegian
Bertsoei, koplei eta musikari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Bilbo Zaharra euskaltegian. Ostegunean, 19:00etan, Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik bertsogintza izango dute hizpide.

Euskal literaturaren historian horren garrantzitsua den ahozko literatura aurkeztu, erakutsi, gogora ekarri eta aintzat hartu nahi dute jardunaldion bitartez. Horrekin guztiaren batera, ahozko literaturaren modernitatea aldarrikatu eta produkzioa, hots esparru horretan egiten dena, erakutsi nahi dute. Hilaren 11n, bestalde, Niko Etxartek eta Xabier Kaltzakortak baladak jorratuko dituzte. Jarduerak Euskaltzaindiaren egoitzan egiten ari dira, Bilboko Plaza Barrian.