Ahotsenearako atea zabalik

Ahotsenearako atea zabalik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahotsenearako-atea-zabalik/@@download/image/20119278450ahotsenea.jpg
2012/12/13
berria
Ahotsenearako atea zabalik
Durangoko Azokan sortzaile eta publikoa harremanetan jartzeko gunean izena emateko epea ireki da sortzaileentzat. Formatu ezberdinen bidez hartu ahal izango dute parte. 

2008an eskaini zen estreinekoz Ahotsenea. Azokako standek sortzaile eta publikoaren artean izan zitzaketen mugak hautsi nahian, gune bat sortu zen espresuki horretarako. Zuzeneko emanaldiak, foru irekiak, solasaldiak, mahai-inguruak… Aurten ere bost egunez, abenduaren 4tik 8ra, Sortzaileen Gunea Landako ondoko eraikinean kokatuko da.

Bertan parte hartu nahi luketen sortzaileentzako izen emateko epea ireki dute antolatzaileek. Epeak eta burutu beharreko bidea Ahotsenearen webgunean dago jasota.

Guztira bost formatu eskaintzen dira parte hartu ahal izateko. Solasaldia: Kazetari bat laguntzaile dela, lana jendaurrean aurkeztu ahal izango da 30 minututan; Errezitaldia/Irakurketa: Sortzaileen lanaren laginak irakurri ahal izango dira 30 minutuan; Kantalditxoa: 30 minutuko kontzertu txikiaren bitartez aurten kaleratu duzuen musika erakutsi ahal izango duzue, eta beste edozein eratara, hori bai, gehienez ere 30 minutuko tartea izango da.

Eskariak e-posta bidez baino ez dira jasoko eta iritsi ahala beteko da ordutegia. Sortzaile guztiek aukera berdinak izango dituzte. Baldintza bakarrak dira, lana euskarazkoa izatea eta 2011n plazaratutakoa izatea.