Ahotsa behar dugu ekimena, ekarpen ekonomiko eske

Euskal herritarrei, eta bereziki nafarrei, Sareko tresna komunikatibo propioa eskaintzeko asmoz jarri dute abian Ahotsa behar dugu ekimena, eta berau aurrera ateratzeko ezinbesteko dituzten 12.000 euroak biltzeko crowfounding kanpaina abiatu dute Sarean.
Azken hilabeteetan informazio eta adierazpen askatasunaren aurka egindako erasoen ondotik, hala nola, Auzitegi Nazioanalak Ateak Ireki ixteko agindu zuenetik, Ahotsa behar dugu egitasmoa abiatu dute Nafarroan, eskubideok errespetatzea eta egoera aldatzea helburu duena, herritarren bozgorailu bilakatuz.
Horretarako, borroka sozialak islatzen dituen eta auzolanean oinarrituta egongo den webgunea osatuko dute. Nafarroako kolektibo eta herri mugimenduen inguruko informazioa, bereziki ikus-entzunezko formatuan, haiengandik zuzenean jaso eta herritarrei helarazteko balioko du atariak, haien ekintzak, deialdiak, egitasmoak… bilduko baititu. Pantailaren beste aldean lan egingo duten alor ezberdinetako profesionalek posta elektronikoaren bidez jasoko dituzte edukiak, eta horiek egokitu ostean, Sarean eskegiko dituzte.
Alderdi ekonomikoa
Ataria martxan jarri eta mantendu ahal izateko, baina, 35.000 euro inguruko aurrekontua kalkulatu dute. Zati bat publizitatetik eta herri mugimenduentzat eginiko zerbitzuetatik eskuratuko duten arren, ezinbesteko ikusi dute finantziazio iturri berriak bilatzea, lehen uneko diseinu, soldata eta material gastuei aurre egiteko bereziki, eta ondorioz, crowfounding kanpaina abiatu dute Sarean.
Otsailaren 21ean iraungiko da, eta orotara 12.000 euro lortu nahi dituzte; uneotan, baina, ez dute kopuruaren erdia ere eskuratu, eta beraz, guztion laguntzaren beharrean daude. Bost, hamar, hogei, 30, 50, 100, 200, 300 eta 500 euroko ekarpenak egin daitezke (sartu hemen) eta horien truke inaugurazio ekitaldirako gonbidapenak, kartela, egutegia, urtekaria, doako bannerrak eta beste hainbat sari naiz eskaintza jasoko dituzte emaileek.
Lehen pausuak eman eta erritmoa hartzen duenean, gainera, proiektuan inplikatu nahi duen herritar ororentzako ikastaroak eskainiko dituzte, egitasmora ahal beste lagun hurbildu daitezen, eta pixkanaka, Nafarroa osora zabaltzeko egingo dute lan.