Ahots txioak bidaltzeko aukera berria Twitterren

Ahots txioak bidaltzeko aukera berria Twitterren 140 segundoko ahots mezuak bidali daitezke; probatu duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahots-txioak-bidaltzeko-aukera-berria-twitterren/@@download/image/18-12-e1592435262706.jpg
2020/06/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

140 segundoko ahots mezuak bidali daitezke; probatu duzu?
Ahots txioak bidaltzeko aukera berria Twitterren

Oraingoz, soilik iOS-eko erabiltzaileek probatu dezakete Twitterren aukera berri hau; hala, idatzitako txioetan gehienez 140 segundo iraun dezaketen ahots mezuak txertatu daitezke. Dirudienez, aste gutxitan aukera berri hau erabiltzaile guztientzat egongo da eskuragarri.

Duela urte batzuk antzeko saiakera egin zuen Twitterrek Periscope-ren bitartez, baina honek ez zituen grabatutako mezuak igortzen, soilik unean grabatutakoa entzun zitekeen. Aldiz, aukera berri hau WhatsAppeko audioen antzekoa da; ezberdintasun nagusia, denbora mugatua dutela da; 140 segundo txio bakoitzeko.

Erabiltzeko erraza da aukera berri hau; iOS duzuenok beharbada nabaritu duzue txioak publikatzeko leihoan marra bertikal moredun botoi berria agertu zaizuela; nahikoa da botoi hori sakatzea ahots mezua grabatzeko. Dena den, bidali nahi duzuen mezua 2 minutu horiek baino luzeagoa bada, lasai; nahi beste grabatu dezakezue, eta ondoren, Twitterrek 2. txio batean publikatuko du sobratu zaizuena, hari bat sortuz. Audio luzeak egiten dituzuenok, beraz, ez kezkatu!

STORIES-EN ZAIN

Ez da Twitterrek aurki izango duen berrikuntza bakarra; aste gutxitan, Fleets izeneko funtzioa martxan jarriko dute; antza denez, Instagrameko Stories-en antza izango du, 24 orduko mezuak igortzeko aukera eskainiz.